miércoles, 26 de diciembre de 2007

Fotos!!!

Despues de un duro dia en la oficina que menos que una buena puesta de sol........






sábado, 22 de diciembre de 2007

mecago en su....

Los ultimos dias habia sacado tiempo..jajajajaj...y habia sacado varias fotos de la isla que queria colgar en el blog. Hace un rato he venido al internet y he enchufado la puta camara al puto ordenador y como por arte de magia, yo no he tocado nada, han desaparecido todas las fotos, todas!!!!! india, nepal y thailandia, mecago en el puto mundo virtual este de mierda y en su puto creador ostia!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Os deseo mejor suerte.

miércoles, 12 de diciembre de 2007

ABENDUA

Bidariak beti pentsatzen du sorterria atzean uztea bere kabuz hartutako erabakia izan dela. Sorterriak ez diola ezer berririk eskaintzen, edo beste nonbaiten aurkituko duela bere lurrak ematen ez diona, hori uste du bidaiariak. Nahi bai. Alderantziz dela aitortu dit bidaiari amorratu batek: sorterria izaten dela pertsona horretaz aspertu eta paseoan bidaltzen duena.

Era berean, maitaleek usten dute beraiek sortzen dutela maitasuna. Eta, noski desegin ere berdin. Inork ez du onartu nahi alderantziz dela: amodioa egiten dugu, baina maitasunak egiten gaitu.

Eta gai honetaz pentsatzen ari nintzela, Hondurasko kartzela batean gertatutakoak gogoratu zaizkit. Abuztuko egun hartan presoek su eman zioten eure aterpe bakarra zen Santa Barbara kartzelari. Bertako 498 presoek, guztiek alegia, egin zuten alde. Kea eta kaosa aprobetxatuz korrika bizian atera ziren, askatasunaren besoetara heldu arte atsedenik ez zutela hartuko jakinik. Atzera begiratu gabe, nork bere ametsei eraginez, etorkizuna arnasestuka inaguratuz.

Baina askatasunak, iturriko urak bezala, bere jabe izan nahi duen eskuaren atzamarren artetik egin dezake ihes. Eta preso haiek korrika segitu zuten, urrunago eta urrunago. Harik eta, bide ertzean geratuta, zeren bila zebiltzan ere ez zekitela konturatu ziren arte.

Eta hala, 498 haietatik erdia baino gehiago etorritako bidetik bueltatu ziren kartzelara. Ez zuten nora joan, ez zekiten laguntza nori eskatu. Konfiantzazko inortxo ere ez zuten. Euren betiko jendea hilda zegoen, militarrek erailak; gobernuak, beste era batera esateko. Aterpea ematen zien gobernu berak. Izan ere, beharra sentitzeraino elikatzen gaitu sistema honek. Kartzelan bizitzeko beharra pizten digun sistema, hori sistema eraginkorra da, dudarik gabe.

Zer gara? sorterriak bidaltzen gaitu paseoan, maitasunak egiten gaitu eta sistemak elikatzen gaitu. Eta panpinak baino ez garenez, badago beste adibide bat: panpinek ez dute inoiz jolasean parte hartzen; beraiek dira jolasa.